Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Pedroren itzulera, gaur gauean, 'Tú al Norte y Yo al sur' saioan

A.H. | EITB

Gaurko saioan, andaluziar taldeak Zestoan ezusteko bat jasoko du: Pedroren itzulera, aurreko denboraldiko lehiakide andaluziarra.

Gaur gauean, 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioko andaluziar taldeak harridura handiarekin jasoko du Pedroren, aurreko denboraldiko parte-hartzaile andaluziarraren, iritsiera; izan ere, 'aitona'k, Paco Rosasek, utzitako lekua betetzera dator. Parte-hartzaileek telebistatik ezagutzen dute, eta poz handiz jasoko dute bere iritsiera, nahiz eta errezelo pixka batekin ere, badakitelako lehiakide gogorra izango dela.

Ezustekoaren ostean, andaluziarrek (Pedro taldearen barne izanik) Zestoako bizilagunei Mijaseko tradiziozko asto-taxiak erakutsiko dizkiete lasterketa batean parte hartuz. Hori bai, lehendabizi haiek trebatu beharko dira animaliekin, eta lehiakideren batek lurrean amaituko du.

Bitartean, Andaluzian, lehiakide euskaldunak San Tomaseko benetako azoka ospatzen erakutsiko diete taloa txorizoarekin eginez. Euskaldunek sukaldatu, dantzatu eta edateaz gain, Setenileko bizilagunak baserritar jantziarekin jantziko dituzte.

Aurreko saioan okerren baloratutako parte-hartzaileei dagokienez, taldetik bereizita erronka bati aurre egin beharko diote. Sara, andaluziar partaide gazteena, Lekunberrira joango da Manoliri baratzarekin laguntzeko. Bestetik, Ikerrek, bere irribarre amaigabea alde batera utzi gabe, bertatik bertara ezagutuko du Cadizko Chiringuito batean lan egitearen esperientzia.

Arratsaldean, andaluziarrek haien bigarren erronkari egingo diote aurre: Zestoako bizilagunei sedukzioaren artea erakustea eta Euskadin ligatzen ez dela dioen topikoa haustea. Lortuko al dute?

Bitartean, euskaldunak Setenil euskalduntzen saiatuko dira bertako biztanleak zortzi abizen euskaldunekin 'bataiatuz'. Andaluziarrak abizenok segidan esateko gai izan beharko dira. Lortuko al dute helburua?

'Tú al Norte y Yo al Sur' saioa asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

-en.