Itxi

telebista

Zuzenean

Irribarria-Urrutikoetxea lau t'erdiko partida, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Aurretik, Zamudio-Real Madril Castilla futbol partida eskainiko da.

Pilotak eta futbolak osatuko dute gaurko arratsaldeko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

16:00etan hasiko da Bigarren B Mailako Zamudio-Real Madril Castilla partidaren emanaldia, Naxari Altunaren, Juanan Larrañagaren eta Xabier Ormazabalen kontakizunarekin.

Futbola amaitutakoan, Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko da. Lehendabizi, Arretxe II-Imaz / Gorka-I. Zabala partida jokatuko da. Ondoren, Iker Irribarria eta Mikel Urrutikoetxea izango dira aurrez aurre Lau T'erdiko Txapelketako final laurdenetan. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.