Itxi

telebista

Hamahirugarren edizioa

Orioko Alex, 'El Conquis 2017' saioko lehenengo parte hartzailea

EITB

Julian Iantzi programako aurkezleak berria eman dio "Gaztea Box" saioan, zuzenean.

11:02

'El Conquistador’ saioko hamahirugarren edizioa sorpresaz beterik dator. "Gaztea Box" irratsaioko ekimen bati esker, ezagutzera eman da abenturan parte hartuko duen lehenengo lehiakidearen izena.

Gazteako saioak "Alex for Conquis" izeneko kanpaina ipini zuen martxan Orioko 35 urteko Alex gaztearen aukeraketa bultzatzeko helburuarekin.

 

Castingen erregea

Sei aldiz aurkeztu da Alex castingera eta fedea galduta zaukan jada, baina koadrilak oriotarraren bideo-castinga Facebookera igo zuen. Bertan, bertso bat bota eta konkistatzailea izateko gaitasuna agerian uzten zuen. Ikusi bezain laster, "Gaztea Box"ek bideoa lortu eta abian ipini zuen ekimena.

Sare sozialetan izandako arrakasta ikusita, Gazteak Alex elkarrizketatu zuen, eta platoan bertan zegoela Julian Iantzi sartu eta edizio berriko lehenengo lehiakidea zela esan zion.

Oriotarrak hunkituta hartu zuen berria, batez ere talde urdineko kamiseta eta ikurriña jasotzean. Gainera, momentua erabili zuen koadrilari eskerrak adierazteko eta 'dena emateko' prest dagoela baieztatzeko.