Itxi

telebista

22:30ean

'8 Apellidos Vascos' gaurko 'La Noche de…' saioan

A.H. | EITB

Programak filmaren grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

Gaur gauean, 'La Noche De…' saioak 8 apellidos vascos komedia arrakastatsua eskainiko du, Dani Rovira, Clara Lago, Karra Lejalde eta Carme Machi aktoreekin, eta emanaldiaren aurretik, Getaria, Zumaia, Leitza eta Arrasaten izandako filmazioaren datu guztiak emango ditu Felix Linaresek.

8 apellidos vascos inoizko Estatuko pelikularik ikusiena izan zen eta hamar milioi pertsona baino gehiagok ikusi zuten filma zinean. Espainian izandako arrakasta handiaren ostean, beste hainbat herrialdeetan ere estreinatu zuten, besteak beste, Errusian, Serbian, Polonian eta Hungarian. Herrialde horietan ordea, beste izen batzuk jarri zizkioten pelikulari, eta saioak, izen dibertigarri horiek gogoratuko ditu.

Horrez gain, 8 Apellidos Vascos filmaren arrakastaren harira, iparraldeko eta hegoaldeko ohitura kulturalen arteko talka islatzen duten hainbat pelikula eta telesail sortu dira, baita bizitza errealean eman diren maitasun istorioak, ibilbide arrakastatsuak eta hainbat gertakari harrigarri ere. Horiek guztiak errepasatuko ditu 'La Noche de...'k Ocho consecuencias vascas atalean.

Bestalde, Tom Hanks aktorearen inguruan aritzeko denbora ere izango du saioak. Asteburu honetan Sullly film berria estreinatuko du zinean, hegazkin gidari ospetsu baten papera egiten. Baina aktorearen ibilbidea errepasatuz, bidaiatzen duenean, beti ezbeharren bat gertatzen dela konturatuko dira  Nunca viajes con Tom Hanks atalean. Amaitzeko, eta ezbeharrekin jarraituz, hegazkin istripuetan hil eta biziraun duten Hollywood-eko pertsonaia famatuen istorioak azalduko ditu La muerte os sienta tan mal atalak.

'La Noche De... 8 Apellidos Vascos' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

ETB2n.