Itxi

telebista

22:30, ETB1en eta eitb.eus-en

Guillermo Amuchastegui, gaurko 'Origen' saioaren protagonista

A.H. | EITB

Ameriketan arrakasta handia izan zuen zesta-puntako jokalaria izan zen Guillermoren aitona, eta haren emigrazio istorioa eta Euskal Herrian dituen senideak ezagutuko ditu.

  • Guillermo Amuchastegui

    Guillermo Amuchastegui

Gaurko 'Origen' saioko protagonista Guillermo Amuchastegui izango da, izen bereko zesta-puntako jokalari arrakastatsuaren biloba, hain zuzen ere. Horren aitona pilotalekuetako mitoa izan zen, 1930eko hamarkadan diru gehien irabazi zuen kirolarietako bat.

Amuchasteguik Mexikon eta Habanan izandako arrakasta eta eraman zuen luxuko bizimodua azalduko ditu 'Origen' saioak. Emakumez eta polemikaz beteriko bizitza izan zuen; Esther Williams aktore ezaguna nabarmentzen da bere neska-lagunen artean,. Gehiegikeriaz beteriko bizitza horrek pobreziara bultzatu zuen, eta aurretik txalotu izan zutenek erabat ahaztu zuten gero.

Guillermo bere biloba Mexikoko Cozumel herritik etorriko da Euskal Herrira, Ondarroa eta Mutriku eta bere euskal senideak ezagutzera. Idi-probetan arituko da beraiekin, eta, gainera, ranchera bat abestuko dute.

Haurren emigrazio istorioa ezagutuko du Guillermok. Izan ere, 1920ko hamarkadan, Euskal Herriko haur askok Ameriketarako bidea hartu zuten pilotalekuetan jokatzeko. Guillermo Amuchasteguik 10 urte zituela utzi zuen Ondarroa, bere jaioterria.

'Origen' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.