Itxi

telebista

09:00etan, ETB1en

Juan Mari Aburto gonbidatu, gaur, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Bilbori buruz luze eta zabal arituko dira hizketan hiriko alkatearekin.

Bilboko Udalak esku artean dituen ekimen garrantzitsuei buruz hitz egingo du gaur Estepan Aldamiz-Etxebarriak Juan Mari Aburto alkatearekin. 'Egun On Euskadi'ko solasaldirako mahaian, halaber, Mikel Aramendi, Edurne Egaña eta Esteban Antxustegi arituko dira.

09:00etatik 11:10 arte izango da ikusgai ETB1en 'Egun On Euskadi' albistegia.