Itxi

telebista

22:15ean, ETB1en

'Echevarriatik Etxeberriara' dokumentala, gaur gauean, 'Zinez' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Oiartzunen filmatutako lana da 'Echevarriatik Etxeberriara', eta ezker abertzalearen eta indarkeriaren arteko harremana islatzen du. 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en.

0:20

Euskal Telebistaren lehen kateak Echevarriatik Etxeberriara Ander Iriarteren dokumentala estreinatuko du, gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan.

Oiartzunen filmatutako lana da 'Echevarriatik Etxeberriara', eta ezker abertzalearen eta indarkeriaren arteko harremana islatzen du. Gipuzkoako udalerri horretatik atera gabe, indarkeriak ezker abertzalean izan duen garrantzia eta bilakaera aztertu ditu Iriartek dokumentalean.

Echevarriatik Etxeberriara dokumentala gaur da ikusgai ETB1en, 'Zinez' saioan, 22:15etik aurrera.