Itxi

telebista

22:30ean

Eleberri baten moduko istorioa dakarkigu gaur 'Origen' saioak

A.H. | EITB

Mariana D'Orazio argentinarra Euskadira etorriko da Antonia Esnaola birramonaren istorioa ezagutzeko.

Mariana D'Orazio ikus-entzunezko produktore argentinarra izango du gonbidatu aste honetako 'Origen' saioak. Bere arbaso euskaldunen aztarnak arakatuz, inoiz ahaztuko ez duen esperientzia biziko du Euskal Herrian.

Antonia Esnaola Dorronsoro Buenos Airesera emigratu zuen Marianaren birramonaren historia ezagutzeko aukera izango dugu ETB2ko saioaren bitartez. Antonia 1914an joan zen Argentinara, eta eleberri bat idazteko moduko bizitza izan zuen: hamaika maitasun istorio, desagertutako dirutza, tiroz eragindako heriotza bat eta abandonatutako seme-alaben istorioak.

Datu horien guztien berri jasotzeko, artxibo eta liburutegietan izango da 'Origen' saioko lantaldea Marianarekin. Halaber, Donostian, Villabonan eta Ataunen bizi diren senideak ezagutuko ditu. Familiaren adar amerikarrak eta adar euskaldunak ez zuten elkarren berri, eta Marianaren eta senideen arteko topaketa konfidentziaz eta sentimenduz beterik egongo da.

'Origen' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

en.