Itxi

telebista

22:30ean

Azken kanporatzeak, apustuak eta Aste Santua, gaur, 'TANYAS'en

Andaluziarrek Aste Santuko pauso bat atera beharko dute Zestoako kaleetatik, eta euskaldunek apustuen munduan sartuko dituzte setenildarrak, finalera iritsi ahal izateko.

Setenil de las Bodegasen (Cadiz) dauden lehiakide euskaldunak eta Zestoan dauden lehiakide andaluziarrak lehian arituko dira, talde bakoitzeko finalera eta final nagusira iristeko. Izan ere, sei lagunen artetik aterako da "Tú al Norte y Yo al Sur" saioaren bigarren edizioko irabazlea.

Andaluziarrek beren ohiturak Euskadin zehar hedatu nahian jarraitzen dute, eta, horretarako, gaur proba handi bati egingo diote aurre: Aste Santuko pauso bat eramango dute eramango dute Zestoako kaleetan zehar. Andaluziar erara egingo dute, saetekin eta Zestoan pixka bat lekuz kanpo dauden beste hainbat ohiturekin lagunduta.

Bitartean, Setenilgo lagunak apustuen munduan sartzeko erronkari egingo diote aurre lehiakide euskaldunek. Horretarako, herri-kirol saio bat antolatuko dute, herritar guztiak apustu egitera animatzeko asmoz. Lehenik eta behin, Wino eta Adrian lasto-botatzean arituko dira; ondoren, Iker eta Amaia sokatiran lehiatuko dira, Setenilgo herritarrak taldekide gisa hartuta.

Bestalde, andaluziarrek saioko proba dibertigarrienetakoa egingo dute Zestoako lau bizilagunek lagunduta: sandia-jale lehiaketa. Bikoteka (andaluziar bat eta euskaldun bat), sandia osoa jan beharko dute ahalik eta bizkorren. Zikin-zikin eginda amaituko dute proba. Euskaldunek ere jatearekin lotutako proba bat egingo dute: txuleta-jale lehiaketan Amaia eta Adrian arituko dira, buruz buru.

Bukatzeko, euskaldunek adarra joko diete andaluziarrei, eta existitzen ez diren dantza tipiko batzuk erakusteko eskatuko diete.

"Tú al Norte y Yo al Sur" saioaren atal berria Reyes Pradosen eskutik, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.