Itxi

telebista

Saria

'Teknopolis' saioak ASECIC saria jaso du

EITB

Rondan ospatu zen BICC Zine Zientifiko jaialdiaren 28. edizioak ETBko zientzia eta teknologia saioa saritu du, odolaren inguruko erreportaje batengatik.

Ostiral honetan, abenduak 2, BICC Zine Zientifiko jaialdiaren 28. edizioaren sari banaketa ospatu da Rondan, arratsaldeko 19:00etan, eta ETBko 'Teknopolis' saioak ASECIC Eugenio Tutor saria jaso du, 2016ko urtarrilaren 30ean emititu zen Odola erreportajearengatik.

'Teknopolis' saioak odolaren bideari segitu zion erreportajean, odo emaileetatik hartzaileetara doan bidea jarraituz, hain zuzen ere. Transfusio eta GIZA Ehunen Euskal Zentroan Galdakaon, eta Donostiako Ospitaleko Genetika sailean aritu ziren.

g> aritu ziren.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista