Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

Tolosako pilota jaialdia zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gaurko kirol emanaldien artean gainera, Euskadiko Ziklo-kros txapelketa eta Xistera Zirkuitua zesta afizionatu txapelketaren finalak eskainitiko ditu ETBk.

Tolosako pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean, gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera. Bengoetxea VI-Larunbe eta Victor-Albisu bikoteek jokatuko dute binakako txapelketako partida eta aurretik, Arteaga II-Iturraga / Peña II-Erasun norgehiagoka izango da ikusgai. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna. Bestalde, Euskadiko Ziklo-kros txapelketaren lapurpena eskainiko du ETB1ek, 16:30etik aurrera.

Horrez gain, Markinan jokatutako Xistera Zirkutua 2016 zesta afizionatuen txapelketako finalak eskainiko ditu ETB4k, goizeko 11:30ean, Juan Luis Ibarretxe eta Felix Espillaren eskutik.

tik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista