Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Eibarko pilota jaialdia, ETB1en eta eitb.eus

A.H. | EITB

Gainera, Harri Handien Euskal Herriko harrijasotzaile txapelketa eta pilota afizonatuen Bankoa-DV txapelketa finalak eskainiko dira.

Eibarren jokatuko den pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean, gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etan. Irribarria-Rezusta eta Olaizola II-Untoria jokatuko dute binakako txapelketa eta gainera, Arretxe-Zabala/ Jaka-Merino eta Elordi-Irusta / Ugalde-Cecilio partidak izango dira ikusgai. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Goizean, Harri Handien Euskal Herriko Txapelketa eskainiko du eskainiko du ETB1ek, Xabier Anduezaren kontakizunarekin, 11:00etatik aurrera. Ondoren, Zumarragan jokatutako pilota afizionatuen Bankoa-DV Txapelketa finalak izango dira ikusgai, 12:00etatik aurrera, Iñigo Aiestaran eta Juan Luis Ubera esatarien kontakizunarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista