Itxi

telebista

Audientzia

ETBko Gabon Gaueko saio bereziek audientzia harrera bikaina izan dute

A.H. | EITB

ETB1eko 'Herri Txiki Kantari' saioa euskaldunen artean audientzia buru izan zen, eta ETB2ko 'Nochebuena digital y tal' bereziak %12,6ko audientzia zatia lortu zuen.

Euskal Telebistak Gabon Gauerako prestatutako saio bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten ETB1en eta ETB2n.

ETB1en Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztu zuten 'Herri Txiki Kantari' saioa euskaldunen artean audientzia buru izan zen. Saioak %11,2ko audientzia zatia lortu zuen, publiko euskaldunaren %23,2ko zatia bereganatuz, eta 116.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Mungian grabatutako bereziak euskaldun sorta bikaina kantuan jarri zuen, eta Euskal Herriko kirol, gizarte eta politikako hainbat aurpegi ezagun bildu zituen.

ETB2ko 'Nochebuena digital y tal' umore-saio bereziak, ordea, %12,6ko audientzia zatia lortu zuen eta 106.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Aipagarria da, gainera, Eguberri egunean Oskorri, hauxe da despedidie emanaldi bereziak lortutako audientzia datua. Natxo de Felipe buru duen talde bizkaitarrak agurtzeko eskaini zuen Bilboko kontzertuaren emanaldiak 186.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.