Itxi

telebista

23:45, ETB1en eta eitb-eus-en

Kosovoko gerra krimenak aztergai, gaur gauean, 'Europa Transit' saioan

Pristina dokumentalak iraganeko alderik ilunena gogora ekartzearen ideiaren aurrean, Kosovoko gizarteak duen erantzuna aztertuko du.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Pristina dokumentala eskainiko dute gaur gauean. Donostia 2016ren 'Europa Transit' enbaxada ibiltariak filmatutako dokumentala da. Kosovoko gizarteak bere iraganaren alde ilunena gogora ekartzean duen erantzuna aztertuko du filmak.

1998ko otsailaren eta 1999ko ekainaren artean, Kosovoko gerra izan zen: gatazkaren ondorioz, 13.000 lagun hil edo desagertu ziren, gehien bat zibilak. 17 urte geroago, Kosovo Special Chambers jarri da martxan. Kosovoko Askapenerako Armadako goi-agintariek ustez egindako krimenak ikertzen ditu auzitegi honek. Ikertuen artean, Kosovoko egungo presidentea, Hashim Thaçi.

Alde bietako biktimak, politikariak, fiskalak, gerra beteranoak, auzitegiko medikuak, GKE-etako kideak eta artistak; guztiek hausnartuko dute atzera begiratzeko moduaren inguruan etorkizun baketsua lortzeko.

Pristina 'Europa Transit' enbaxadaren dokumentala gaur izango da ikusgai, 23:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

en.