Itxi

telebista

Zuzenean

Bilboko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Irribarria-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketa.

Bilboko pilota jaialdia izango da zuzenean gaur ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Irribarria-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek jokatuko dute binakako txapelketa partida, eta aurretik, Laso-Beroiz/ Peña II-Ibai Zabala atariko partida eskainiko da.

Joxetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.