Itxi

telebista

ETB1en

'DSS2016. Bitakora Kaierak' dokumentala, gaur, ETB1en

A.H. | EITB

Dokumentalak Hiriburutzaren proiektuan parte hartu duten dozenaka pertsonen testigantzak bilduko ditu.

Euskal Telebistak 'DSS2016. Bitakora Kaierak' Donostiako Hiriburutzaren legatuari buruzko dokumentala eskainiko du. Morgancreak DSS2016rekin elkarlanean, proiektuan parte hartu duten ehunka pertsona, elkarte, enpresa, instituzio, kolektibo eta entitateri eskerrak eman eta haien partaidetza erakusteko helburua  du.

Dokumentalak barne hartuko ditu dozenaka pertsonei egindako elkarrizketak, besteak beste: Fernando Bernués edo Bernardo Atxaga bezalako artistak; Eneko Goia Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre eta Odón Elorza hiriko alkate-ohiak, Eva Salaberria Hiriburutzaren zuzendari ohiak; bizitza publikoan azpimarragarriak diren beste izen batzuk, tartean, Jonan Fernández Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia edo José Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendaria; baita kazetari, pertsona publiko eta herritarrak ere, modu zuzenean edo zeharkakoan Donostia 2016n parte hartu dutenak.

'DSS2016. Bitakora Kaierak' gaur eskainiko da, 16:00etan, ETB1en eta www.eitb.eus-en.