Itxi

telebista

22:30ean

'Somos los Miller' komedia dibertigarria, gaur gaueko 'LND' saioan

A.H. | EITB

Erredakzioa

Saioak gainera, Hollywood-eko aktoreek 2017 urterako dituzten proposamenak aztertuko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Jennifer Aniston eta Jason Sudeikis protagonista dituen Somos los Miller komedia dibertigarria eskainiko du. Miller familia, marihuana trafikante batek osatu duen fikziozko familia da eta Mexikotik Estatu Batuetara pasako duen droga kargamentu bat ezkutatzeko sortu du. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak gainera, 2017ko bi aktorerik onenak zeintzuk izango diren iragarriko du. Emakumerik onena Scarlett Johanson izango dela azalduko du Felix Linaresek eta gizonezko onena, sorpresa handia izango da ikus-entzuleentzat.

Bestalde, 'Mazinger Z', 'Maia erlea' eta 'Vicky Bikingoa' animazio telesailen atzean euskaldun bat dagoela azalduko du Los vascos conquistan Hollywood atalak.

Amaitzeko, Hollywood-eko aktoreek 2017 urterako dituzten proposamenak aztertuko ditu También son humanos atalak.

'La Noche de… Somos los Miller' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n.

strong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema