Itxi

telebista

22:15ean

'Amama' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

A.H. | EITB

Fermin Etxegoienek aurkeztutako 'Zinez' tarteak eskainiko du Asier Altuna zinegilearen pelikularen estreinaldia telebistan

0:20
Amama promoa

Gaur gauean, Amama pelikula estreinatuko du telebistan Fermin Etxegoienek aurkeztutako 'Zinez' saioak. Asier Altuna zinegilearen filmak Kandido Uranga, Iraia Elias, Ander Lipus eta Klara Badiola aktoreak ditu protagonista, eta bi munduren artean gatazkan dagoen familia baten istorioa azaltzen du.

Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila: amama.

Amama gaur estreinatuko da telebistan, 22:15ean, ETB1en.