Itxi

telebista

Kirol emanaldia

Eibarreko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus

A.H. | EITB

Urrutikoetxea-Imaz eta Elezkano II-Zabaleta bikoteek jokatuko dute binakako txapelketako partida.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Eibarreko pilota jaialdia eskainiko dute gaur, zuzenean. Txapelketako partida, Urrutikoetxea-Imaz eta Elezkano II-Zabaleta bikoteek jokatuko dute eta horrez gain, Jaka-Jaunarena/ Ugalde-Tolosa eta Elordi-Martija/ Errandonea-Martinez partidak izango dira ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, arratsaldeko 17:00etan.

Horrez gain, Hegoalde/ Iparralde trinkete desafioa eskainiko du ETB4k, goizeko 12:00etatik aurrera. Gonzalez- Ugarte eta Etxegarai- Bilbao afizionatu bikoteek Abadiñon jokatu zuten partida izango da ikusgai, Pedro Mari Goikoetxea eta Kepa Arroitajauregi berriemaile direla.

ela.