Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Soriako pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gainera, Amorebietako Nazioarteko Krosa, erremontea eta Aizkolarien binakako eusko Label Saria eskainiko dira.

Soriako pilota jaialdiarekin bat egingo dute gaur ETB1 eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera, zuzenean. Txapelketako partida Olaizola II-Untoria eta Ezkurdia-Merino II bikoteek jokatuko dute, eta aurretik, Julen Retegi-Merino I eta Mendizabal III-Cecilio bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Horrez gain, Amorebietako Nazioarteko Krosa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 12:00etatik aurrera. Juanan Legorburu, Xabier Leibar eta Xabier Ormazabalek gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketen berri emango dute.

Gainera, Hernanin jokatutako erremonte Master Saria izango da ikusgai ETB4n, 12:00etan, eta ETB1ek arratsaldeko 16:00etan eskainiko du aizkolarien binakako Eusko Label Saria: Mintegi-Irazu eta Atutxa-Mugerzaren arteko lehia.