Itxi

telebista

Musika

Azpeitiko Musika Banda, 21:50ean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Taldearen 150. urteurrenaren ospakizun ekitaldia eskainiko du saioak.

0:09

Azpeitiko Musika Bandaren 150. urteurrena ospatzeko, Azpeitiko Udal Musika Bandak ekitaldia eskaini zuen taldeak Unai Frantsesenaren zuzendaritzapean, Azpeitiko Udalak KulturAZren laguntzarekin antolatuta.

Abenduaren 23an Soreasu antzokian egin zuten emanaldian, Dantzaki dantza eskolako dantzariak ikusteko aukera izan genuen, eta, besteak beste, 'Irribarrea', 'Abuela Maria Luisa', 'Tico-tico', 'Hallelujah', 'Metallica medley', 'Amapola' eta Manolo Urbietaren kanten pot-pourri bat jo zituzten.

'Oholtzan' saioak gaur eskainiko du ekitaldia, 21:50etik aurrera, ETB1en, Ilaski Serranok aurkeztuta.