Itxi

telebista

2. atalaren laburpena

Eiharne, Karibe kolonbiarreko lehen kanporatua

Sopelarra saioaren lehen kanporatua da, Gorrotxaren aurkako duelua galduta. Gorriek immunitate jokoa irabazi dute, baina badirudi ez zaiela gustatzen kanpamentu aberatsa.

Gorrotxak ederki sufritu du "El Conquistador del Caribe" saioaren lehen dueluan Eiharne garaitzeko. Zubia igarotzea oso zaila izan da bi lehiakideentzat, baina, Sopelakoaren erorketa eta lesioa erabakigarriak izan dira probaren amaieran. Talde berdeko kideek Gorrotxaren gaitasuna gutxietsi dute, eta ustel atera zaie jokaldia. Ermuako okinaren irabazteko grina garaipenera eraman duen gasolina izan da. Vilarin ongi baliatu da taldekidearen burugogortasunaz, eta garaipenera bidean gidatu du. David Secok, aldiz, ikusi du nola bere taldeak kide bat galdu duen. Gainera, etsai arriskutsu bat egin du: Marcelo Ferreirak ez du onartzen inork Gorrotxa bezalako pertsona bati burla egiterik. Brasilgo kaleetan txikitan izandako iragan gogorrak harren izaera markatu du, eta babesgabeen defendatzailea izango dela erabaki du. Badirudi kapitainek hurrengo aldiz topo egiten dutenean giroa bero-bero egongo dela.

Gorrotxaren garaipena kontsolagarri bihur daiteke urdinentzat, oihanean bizi duten infernuaz ahazteko. Inurriek, eltxoek, euriak, eta, batez, ere, Olgaren presentzia ezegonkortzaileak, taldeko kideei pazientzia galarazten die. Iñigok, Angelak, Alexek, Manuk, Dennisek eta Carolek liskarrak izan dituzte Donostian bizi den errusiarrarekin. Inork ez badu egoera konpontzen, taldeak eztanda egin lezake une batetik bestera.

Berdeak, bestalde, eroso daude kanpamentu txiroan, palmondoen babesean eta kokoak janari dituztela. Baina kapitainak Erkuren aurka galtzen abiatu du abentura, eta kolpe latz horrek zalantzak ekar litzaizkieke bere taldekideei. Lider rola berreskuratzera etorri al da David Seco "El Conquistador" saiora?

Erku eta haren taldea izan dira lehen immunitate jokoaren irabazleak, eta erakutsi dute beraiek osatzen dutela garaitu beharreko lehiakide multzoa. Taldeko kideetako bik borrokan lotuta ari den arraunlari bikote bat osatzen badute ere, hori ez da oztopo izan taldearentzat, ez du kideen moralean kalterik eragin. Dena den, kanpamentu aberatsera iritsitakoan giroa arraroa izan da; oso pozik egon beharko lirateke aurkitutako luxuaz. Oheak, komuna, sukaldea, itsasoa, kokoak eta janaria dituzte, ez daude arriskuan, baina Erku ez dago gustura. Agian ez du jasaten taldekideen aurrean surik ezin egin izana?

zin egin izana?