Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Publiko izan

Etorri 'Bago!az' saiora publiko gisa!

16 urtetik gora badituzue, 'Go!azen'eko aktoreak bilatzen dituen programa hau nola grabatzen den ikusi ahal izango duzue!

  • BaGo!az saioko logoa

    BaGo!az

'Bago!az' kantu lehiaketa nola grabatzen ikusi nahi duzue? 16 urte edo gehiago badituzue, publiko gisa hartu dezakezue parte 'Go!azen' telesaileko aktoreak bilatzea helburu duen ETB1eko saioan.

Telebista saio hau EiTBren Donostiako estudioetan grabatzen da, Miramonen. Telebistan nola lan egiten den ikusi nahi baduzue eta 'Go!azen'eko aktoreak edota aktore eta kantari ezagunak bertatik bertara ikusi nahi badituzue, publiko gisa etortzeko aukera daukazue.

Horretarako, bildu lagun talde bat eta jarri kontaktuan lantaldearekin e-posta honetara idatziz: bagoaz@eitb.eus

'Bago!az' talent show estiloko programaren hirugarren edizioa abian da dagoeneko. Aurreko edizioetako garaile izan ziren Iholdi Beristain eta Maria Redondo bezala, oraingoan ere, saioa irabazten duena udan grabatuko duten 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko aktoreetako bat izango da.