Itxi

telebista

22:30ean

'La cocinera del presidente' komediaren estreinaldia, gaur, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Ryan Gosling aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du, baita Charize Theron, Megan Fox eta Michael Caine aktoreen pelikularik txarrenak ere.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La cocinera del presidente komedia dibertigarria estreinatuko du telebistan. François Miterrand presidente frantsesaren sukaldari pribatua izan zen Hortense Laborie chef bikainaren benetako istorioan oinarritutako pelikula da, eta Catherine Font aktorea du protagonista. Felix Linaresek hori filmatzeko lanen eta aktore-zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Ryan Gosling aktorearen ibilbide profesional eta pertsonala errepasatuko du La cuadrilla de los Oscar atalak. Oscar sarietarako izendatu dituzten aktoreen berri ematen du saioak astero, ikus-entzuleek La Quiniela de los Oscar zozketan parte hartzeko informazio osoa izan dezaten.

Horrez gain, Linea caliente atalak Hollywooden aktoreen haurdunaldiak ezkutatzeko erabiltzen dituzten trikimailuak azalduko ditu.

Amaitzeko, Charlize Theron, Megan Fox eta Michael Caine aktoreek egindako pelikula txarrenak gogoraraziko ditu La peor película de nuestra vida atalak.

'LND' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.