Itxi

telebista

09:00etan

Bilboko Portuko Asier Atutxari elkarrizketa, gaur, 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EITB

Garbiñe Biurrun, Ludger Mees eta Luismi Uharte solaskideak izango dira saioan.

Gaur, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Asier Atutxa Bilboko Portuko presidentea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Horrez gain, Garbiñe Biurrun, Ludger Mees eta Luismi Uharte solaskideek egun-eguneko politika gaiak aztertuko dituzte.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ong>