Itxi

telebista

Zuzenean

Urdulizeko pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Olaizola II-Untoria / Bengoetxea VI-Larunbe izango da partida nagusia. Arratsaldean, berriz, saskibaloiko Erregina Kopako Lacturale Araski-Star Center Uni Ferrol partida emango da.

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Urdulizen jokatuko den pilota jaialdia eskainiko dute, zuzenean, 22:00etatik aurrera. Olaizola II-Untoria eta Bengoetxea VI-Larunbe bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketa partida, eta aurretik, Elordi-Erostarbe/ Arteaga II-Erasun bikoteak izango dira aurrez aurre.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.

Saskibaloiko Erregina Kopa

Arratsaldean, ETB4n eta eitb.eus-en, saskibaloi emanaldia izango da. Gironan 18:45etik aurrera Lacturale Araski eta Star Center Uni Ferrol taldeek jokatuko duten Erregina Kopako final laurdenetako partida izango da ikusgai. Asier Aranguren eta Josean Aldalur arduratuko dira kontakizunaz.

a kontakizunaz.