Itxi

telebista

22:30ean

'Elle s'en va' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Natalie Portman aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta San Valentin egunean Hollywoodeko izarrek nolako opariak egiten dituzten jakinaraziko du.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Elle s'en va filma estreinatuko du telebistan, Catherine Deneuve aktorea protagonista duen pelikula hunkigarria. Bretainiako paraje zoragarrietan filmatutako pelikula honek bere eguneroko bizitza alde batera utzi eta norabide jakinik gabe ihes egitea erabakitzen duen emakume baten istorioa kontatzen du. Felix Linaresek aktore zerrendaren eta pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Aurten, urtero legez, La Quiniela de los Oscar zozketa jarri du martxan saioak, eta saria jasotzeko izendatu duten aktore baten ibilbidearen berri ematen du astero. Astearte honetan, Natalie Portmanen inguruko erreportajea eskainiko du saioak.

Bestalde, San Valentin eguna hizpide hartuta, Hollywoodeko pertsona ospetsuek euren bikotekideei zer-nolako opariak egiten dizkioten kontatuko dute La Gran Vida atalean.

Amaitzeko, gaur egun polemika handia sortuko zuten antzinako pelikuletako eszenak gogoratuko ditu saioak Políticamente Incorrecto atalean.

'La Noche de… Elle s'en va' gaur izango da ikusgai, 22.30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.