Itxi

telebista

Aurrerapena (7. atala)

Idoia eta Saioa protagonista, gaur, 22:30ean, 'El Conquis'en

A.E.|EiTB

Abentura utzi aurretik Rebecak esandakoak hautsak harrotuko ditu berdeen taldean. Urdinen elkarbizitza, ostera, lehen bezain korapilatuta dago.

Gaurko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan, bi lehiakide izango dira protagonista nagusi: Idoia, urdinen taldekoa, eta Saioa, berdeen taldekoa. Urdinen arteko elkarbizitza lehen bezain txarra izango da. Berdeen artean, berriz, Rebecak esandakoak ondorioak izango ditu.

Norbaitek uste bazuen Marcelo kanporatu izanak Idoiaren egoera hobetuko zuela, erabat oker zegoen. Jokoa irabazi zuten, janaria daukate eta kanpamentu aberatsean daude; hala ere, Idoiak gainerako lehiakideekin daukan harremana lehen bezain txarra edo okerragoa da. Azken jokoaren ondoren gertatutakoak are gehiago gaiztotu du giroa, eta egoera jasanezina da Samuluen taldean.

Berdeen taldean, ostera, Rebecak joan aurretik Gotzoni esan zizkionak hautsak harrotu ditu. Bilbotarrak Saioak tranpak egiten zituela jakinarazi zien antolatzaileei, eta hori nahikoa izango da Julianek kontuak eskatzeko. Taldeak eta batik bat kapitainak, David Secok, fundamentuzko argumentuak beharko dituzte Rebecak esandakoa justifikatzeko. Hala ere, ondorioak jasan beharko dituzte.

Azkenik, gorriek kanpamentu txiroenean ohikoa den gaua pasatu dute: ez dute batere lorik egin, eltxoek ziztadaz josi dituztelako. Eta, noski, orain hurrengo immunitate-jokoari ekin behar diote. Indarrik izango ote dute?

'El Conquistador del Caribe'ren zazpigarren atala gaur izango da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurrekoak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.