Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

'Checkpoint Rock' filma, gaur, 22:15ean, 'Zinez' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako dokumentalak Palestinako erresistentzia islatzen du musikaren bitartez.

0:22

Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina filma eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan. Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzendutako dokumentalak Palestinako erresistentzia islatzen du, musikaren bitartez.

Tel Aviveko auzo arabiarretan, Israelgo hirietan eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan grabatutako dokumental honek, Palestinako musika 'iluntasunetik' ateratzeko helburua du.

Checkpoint Rock musikari desberdinengana hurbiltzen da, publizitate iragarki eta Tel Aviveko neonetik, Gaza eta Zisjordaniako lurraldeen pobrezia eta etsipenera. Herriz herri, checkpoint batetik beste checkpoint batera joaz, gatazkan dagoen herrialde honen ikuspuntua aldatuz.

Checkpoint Rock filma gaur izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera, 'Zinez' saioaren baitan.