Itxi

telebista

Gaur iluntzean

Julian Iantzi eta June Ansoleaga, Zeu Zara EiTB Irun galaren aurkezle

Irunen nabarmendu diren hiritar, erakunde eta elkarteak sarituko dira 'Go!azen'ek parte hartuko duen ekitaldian.

Zeu Zara EiTB Irun sari-banaketa gaur izango da Irungo Ficoban, 19:30ean. Ekitaldia Julian Iantzi eta June Ansoleaga aurkezleek gidatuko dute, eta 'Go!azen' telesaileko kideek hartuko du parte.

ETB1eko telesail ezagunaren aktore protagonistek abestu eta dantza egingo dute Irunen. Euskal Herrian barrena arrakastatsu dabiltza antzerki eta musika saioak eskaintzen, eta euskal taldeen abesti ezagunak dira 'Go!azen'en ikuskizunaren ardatza. Publikoak ere parte hartu ahal izango du bertan, abestuz.

Irunen, sari hauek emango dituzte: Zeu Zara Solidarioa, Zeu zara Gure Enpresa, Zeu Zara Dendarik Onena, Zeu Zara Gure Kutuna, Zeu Zara Ingurumenaren Laguna eta Zeu Zara Gure Enbaxadorea. Sari bakoitzak bost hautagai ditu, Dendarik Onena sariak izan ezik. Sail honetan botoa ematen parte hartzen duenari bere proposamena egitea eskatuko zaio.

Ekitaldira joan nahi duenak Irungo Turismo Bulegoan ditu sarrerak eskuragai.

Zeu Zara EiTB euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta asmoak saritzeko ekimena da. Irunera iritsi aurretik, Barakaldon eta Gasteizen egin dute.