Itxi

telebista

10:00etatik 19:30era

'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

EiTB

Galde-erantzunen lehiaketa honetarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Bilboko egoitzan egingo dira asteartean, 10:00etatik 19:30era.

'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko probak egingo dituzte Bilbon, EiTBren egoitzan (Basurtuko kaputxinoak, 2), gaur (martxoak 28), 10:00etatik 19:30era.

Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatuko dituzte saioaren arduradunek. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak eta telefono-zenbakia atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programako kideak zurekin harremanetan jarriko dira, hitzordua zehazteko.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan jartzen den diru-zakua irabaz dezaketelako.

Esan bezala, lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Bilboko egoitzan izango da, eta bertan parte hartzeko bi baldintza jarri dituzte: 18 urte beteta izatea eta aldez aurretik hitzordua jarrita izatea.

Azkenik, hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute bertara.