Itxi

telebista

22:30ean

'Rey gitano' filmaren estreinaldia, gaur, 'La Noche De'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Hugh Jackman aktorea hartuko du protagonista, eta Nafarroan filmatutako El guardián invisible non grabatu zuten erakutsiko du.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Rey gitano estreinatuko du telebistan, Juanma Bajo Ulloa zinemagilearen komedia burugabea. Aktore ezagun ugari ditu protagonista: Manuel Manquiña, Karra Elejalde, Arturo Valls, Maria Leon eta Santiago Segura, besteak beste. Felix Linaresek pelikula hau filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko xehetasunak emango ditu filma eskaini aurretik.

Bestalde, Nafarroan filmatutako El guardián invisible, Dolores Redondo idazlearen eleberrian oinarritutako pelikula, non grabatu zuten azalduko du 'LND'k. Gainera, Nafarroan filmatu diren Hollywoodeko ekoizpen handi batzuen berri ere emango du.

Hala ere, astearteko saioaren protagonista Hugh Jackman aktore australiarra izango da. Lobezno pertsonaiaren azken pelikula estreinatu berri du, eta itxura fisiko ezin hobean ikusten dugu bere pelikula gehienetan, baina osasun arazo larriei egin behar izan die aurre. Los achaques de Hugh Jackman atala arazo horiei buruz arituko da.

Amaitzeko, aktore ospetsuek euren pelikula txarrenen inguruan diotena bilduko du La peor película de nuestra vida atalak.

'La Noche de... Rey gitano' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.