Itxi

telebista

Audientzia

Binakako pilota txapelketako partida bere ordu tartean nagusi, ETB1en

A.H. | EITB

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak ere audientzia datu onak lortu zituen igandean.

Igande arratsaldean, Ezkurdia-Merino II eta Altuna III-Barriola bikoteek jokatuko zuten Binakako Txapelketa partidaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen %13,9ko audientzia zatiarekin. Partidak %22,6ko kuota lortu zuen euskaldunen artean eta 147.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, gaueko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak ere audientzi datu onak lortu zituen. Idiazabali eskainitako atalak %4,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %10,5koa lortu zuen. Horrez gain, 150.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioaren emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Mikel Pagadizabalek eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioak audientziaren babesa du. Denboraldi honetan, bataz beste, %8,4ko kuota bereganatu du euskaldunen artean, eta 126.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.