Itxi

telebista

'El Superhit' saioan

'Condenados' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

eitb.eus

Erredakzioa

Atom Egoyan zuzendariaren lanak Colin Firth eta Reese Whiterspoon ditu protagonista, eta hiru haurri buruzko egiazko kasu batean dago oinarrituta.

  • 'Condenados' ('Devil´s Knot') filmaren kartela. (Argazkia: Film Cine)

    'Condenados' ('Devil´s Knot') filmaren kartela. (Argazkia: Film Cine)

Euskal Telebistaren bigarren kateak Condenados (Devil's Knot) filma estreinatuko du gaur, martxoak 19, 22:15etik aurrera. Atom Egoyan jatorri armeniarreko kanadar zuzendariaren lanak Colin Firth eta Reese Whiterspoon ditu protagonista.

Arkansasko herri txiki batean hil zituzten hiru haurri buruzko egiazko kasu batean dago oinarrituta misteriozko film artegagarria. Poliziak hiru nerabe ('Memphiseko hirurak') identifikatuko ditu, erritual sataniko batean krimena egin izana egotzita.

Egia, ordea, are izugarriagoa izan daiteke oraindik, hildako umeetako baten ama eta ikertzaile pribatu bat gauzak diruditena ez bezalakoak izan daitezkeela susmatzen hasiko baitira. 1993an AEBetan hautsak harrotu zituen istorioak.

Condenados filma gaur eskainiko du ETB2k, 22:15etik aurrera. Ezin duzu galdu!