Itxi

telebista

Eroski lehiaketa

Kolonbiarako bidaia bat irabazi nahi duzu?

A.A. | EiTB

Hartu parte asteazkenero "El Conquis" eztabaida-saioko Eroski lehiaketan, eta bi lagunentzako Kolonbiarako bidaia bat irabazi ahal izango duzu.

"El Conquistador del Caribe" lehiaketak, "El Conquis" eztabaida-saioak eta Eroski Bidaiak ETBko realityaren jarraitzaile sutsuenak saritu nahi dituzte, Kolonbiarako bi lagunentzako bidaia bat zozkatuta.

"Conquis"eko jarraitzaileek astero erakusten dute euren fideltasuna, audientzia-datuetan, webeko lehiaketetan eta sare sozialetan egiten dituzten komentarioetan ikusten denez. Benetako zaleek realityan eta eztabaidan gertatzen den guztia jarraitzen dute, eta horiei zuzenduta dago Eroski lehiaketa berria.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten guztiek "El Conquistador" saioaren webgunean sartu eta izen-abizenak (eta telefono-zenbakia) eman behar dituzte, lehenengo, eta, gero, "El Conquis" eztabaida-saioari begira egon eta telefonoa gertu izan beharko dute asteazkenero. Izan ere, eztabaida-saiotik lehiaketan parte hartzeko izena eman duten pertsonetako bati deituko diote astero, orain arte eman diren ataletan ikusi den zerbaiti buruz galdera bat egiteko.

Zuzen erantzuten dutenak finalista izango dira, eta "El Conquistador del Caribe" saioaren finalaren aurretik egingo den eztabaidan berriz parte hartzeko aukera izango dute. Eztabaida horretan jakingo dugu Kolonbiarako bidaia nork irabaziko duen. Telefonoa gertu izatea gomendatuko diegu finalista guztiei; eztabaida-saiotik dei bat egingo diote eta.