Itxi

telebista

'Zinez' saioan

'Oraingoz izen gabe' eta 'Ehun metro' filmak, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

Erredakzioa

Euskal zinemaren bi klasikoak jarraian eskainiko ditu ETB1ek, 'Zinez' saioaren baitan, 22:15etik aurrera.

0:20

Euskal Telebistaren lehen kateak Oraingoz izen gabe eta Ehun metro euskal zinemaren bi klasikoak eskainiko ditu gaur, 'Zinez' saioan, 22:15etik aurrera.

Oraingoz izen gabe 1986. urtean filmatutako pelikula da. Jose Julian Bakedano du zuzendari, eta bizkaieraz egina dago, bere osotasunean.

Eta ondoren, Ehun metro

1985. urtean eginiko euskal filma da Ehun metro. Alfonso Ungriak zuzendu zuen, eta Klara Badiola, Patxi Bisquert eta Carlos Zabala ditu protagonista. Ramon Saizarbitoriaren izen bereko eleberri famatuan oinarrituta dago. ETAko kide baten istorioa kontatzen du, Donostiako Alde Zaharrean Poliziari ihesi doan bitartean.

Euskal zinemaren bi klasikoak jarraian eskainiko ditu ETB1ek. Ez galdu!