Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ismak Olga kanporatu du 'El Conquis' saioaren 10. atalean

telebista

10. atala

Urdinen estrategiak eta Ismaren orekak Olga kanporatu dute 'Conquis'en

2017/03/21

Errusiarra taldekideekin haserretu zen lehendabizi, ez ziotelako immunitatea berari eman. Ondoren, Ismaren gaitasun harrigarriek etxera bidali zuten.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Olgak etxera joan behar izan du "El Conquistador del Caribe" saioaren 10. atalean, Ismaren aurkako duelua galdu ostean. Egun txarra izan zuen errusiarrak, lehendabizi taldekideekin haserretu baitzen eta, ondoren, ezin izan zuelako Isma baino gehiago izan.

Duelua galdu ondoren Olgak isuri zituen malkoek oso ondo erakusten dute errusiarrak bere taldean zeukan egoera zailak sortzen zion ezintasuna. Dueluan gogotik egin zuen borroka abenturan jarraitu ahal izateko eta bere kanpamentura garaile gisa itzultzeko. Baina Ismak bere gaitasun guztiak atera zituen orekan dauden kuboen proban; banderatxoa lortzeko egindako azken mugimendua zirkuko akrobaten gisakoa izan zen. Olgaren eta Ismaren arteko duelua ikusgarria izan zen, esperientzia hau topera bizi nahi duten bi lehiakideren arteko norgehiagoka.

Isma beti dago umoretsu, nahiz eta taldearen bizi-baldintzak oso txarrak izan. Beti dago prest taldekideen morala igotzeko, eta, galdu izan balu, egoera oso gogorra izango litzateke Erkuren taldearentzat kanpamentu oso pobrean. Kanpamentu txiroan, aldiz, urdinetakoren batek baino gehiagok hartuko du ongi Olga etxera joan izana.

Duelura joandako bi lehiakideez gainera, Vilarin ere protagonista izan da aste honetan. Taldekideek kapitain gisa aritzeko aukeratu zuten, berriz ere, bilbotarra. Horrek immunitatea eman zion berari, eta, gainera, Dennisi immunearen lepokoa jartzea erabaki zuen. Printzipioz talde osoaren babesa omen zuen erabaki hori hartzeko, baina Olgak bere desadostasuna azaldu zuen biltzarrean. Protesta sendoa egin zuen immunitatea berarentzat ez zela ikusita, eta gorriak ez ziren errusiarraz errukitu; duelura bidali zuten. Urdinek, aldiz, Isma aukeratu zuten, hura garaitzea erraza izango zelakoan.

Atal honetako beste garailea David Seco izan zen. Talde berdeko kapitainak erakustaldia eman zuen immunitate jokoan, matematika ariketa guztiak buruz eta zenbakiak apuntatu gabe eginez. Lehenengoa izan zen bera, eta horrek abantaila eman zion bere taldeari. Carolek amaitu zuen bigarren, eta Fiker izan zen azkena. Ondorioz, gorriek kanpamentu oso pobrean jarraitu beharko dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Bago!az 'Go!azen'eko izar berrien bila Bago!az
Publizitatea
GU TA GUTARRAK Gutar jatorrenaren bila GU TA GUTARRAK
Gailurra Ezagutu Euskal Herriko tontorrik esanguratsuenak Gailurra
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena