Itxi

telebista

Pilota

Goñiren omenezko txapelketako finalak, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en

A.A: | EiTB

Pilota partidak Zumarragako Beloki pilotalekutik emango dira 12:00etatik aurrera.

Zumarragan ospatzen den Goñiren omenezko pilota txapelketako finalak izango dira ikusgai gaur 12:00etan ETB4n eta eitb.eus-en. Xabier Goñi pilotari zenaren omenez antolatzen den torneoaren 26. edizioa martxoaren 1ean abiatu zen eta asteazken arratsaldez amaituko da.

Torneoak hiru kategoria ditu eta beraz, hiru final jokatuko dira: promesen mailan, lau t'erdian, Alberdi eta Aranguren izango dira nor baino nor gehiago. Nagusien mailan, bikoteka, Urbietak eta Olaizola III.ak Salaberria eta Gorrotxategiren aurka neurtuko dituzte indarrak. Txapelketa herrikoian, berriz, Urretabizkaia-Pueyo eta Cruz-Oliveira izango dira aurrez aurre.

Iñigo Aiestaran eta Iñigo Viana izango ditugu berriemaile Beloki pilotalekutik.