Itxi

telebista

Audientzia

291.000 ikus-entzulek bat egin zuten 'El Conquis'ekin astelehenean

EITB

Abentura realityak % 16,7ko audientzia zatia eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu denboraldi honetan.

Asteleheneko 'El Conquistador del Caribe' saioak % 15,3ko audientzia zatia eta 291.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen EAEn eta eragin eremuan. Aste honetako atalean, Izetak Iñigo kanporatu zuen bateratzea iristear zegoenean, eta, bi taldeak batu direnez, David Secok ere agur esan zion abenturari, fase berrian bere taldeko zazpi lehiakide utziz.

'El Conquistador' saioa ikus-entzuleen astelehenetako aukera gogokoenen artean dago. Batez beste, % 16,7ko audientzia-zatia eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu orain arte.