Itxi

telebista

22:30ean

Miguel askatuko dute, gaur gauean, 'La Esclava Blanca' telesailean

EITB

Aste honetatik aurrera, ostiral gauetan izango da telesaila ikusgai ETB2n.

Aste honetatik aurrera, 'La Esclava Blanca' telesaila izango da ETB2n ikusgai ostiral gauetan. Maitasuna eta esklabotza hizpide dituen istorio hunkigarria da, eta XIX. mende hasierako Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.

Ostiraleko emanaldian Gabrielek bere aita konbentzituko du Miguel askatu eta lanera itzultzeko. Damián Caicerok, berriz, egoerak zein norabide hartu duen ikusita, herrialdetik ihes egiteko plana egingo du, eta, horretarako, ezkutatuta dituen kontrabandozko produktu guztiak salduko ditu.

Bestalde, Nicolas Parreñok Hilariarekin hitz egingo du beltzen borrokari buruz, haien artean infiltratzeko eskatuko dio, eta, ordainetan, bere seme-alabekin elkartzeko aukera emango dio.

'La Esclava Blanca' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista