Itxi

telebista

'El Superhit' saioan

'Una noche para sobrevivir', gaur gauean, ETB2n

2015ean estreinatutako film hau Jaume Collet-Serrak zuzendu zuen, eta Liam Neeson, Joel Kinnaman eta Ed Harris ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak Una noche para sobrevivir filma eskainiko du gaur gauean, 'El Superhit' saioaren baitan. 2015ean estreinatutako film hau Jaume Collet-Serrak zuzendu zuen, eta Liam Neeson, Joel Kinnaman eta Ed Harris ditu protagonista.

Jimmy Conlon mertzenario beteranoa ez dago bere momenturik onenean. Iraganean Brooklyngo mafia irlandarreko soldatapeko hiltzaile gisa egindako hilketak eta 30 urtez segika izan duen detektibea ditu atzetik. dko bekatuak eta azken 30 urteetan segika izan duen detektibe bat ditu atzetik.

Orain, baina, Mike semea bere talde kriminalaren helburu bilakatzen denean, bere hiltzaile familiaren eta benetako familiaren artean aukeratu beharko du.

Gau bat besterik ez du izango leialtasuna bietako zeini zor dion erabakitzeko.

Una noche para sobrevivir filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, 'El Superhit' saioaren baitan, ETB2n.