Itxi

telebista

Zinema

'La bala del asesino', gaur gauean, ETB2n

Isaac Florentinek zuzendu zuen akziozko film hau, eta Christian Slater, Donald Sutherland eta Elika Portnoy ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak 'La bala del asesino' filma eskainiko du gaur gauean. Isaac Florentinek zuzendu zuen akziozko film hau, eta Christian Slater, Donald Sutherland eta Elika Portnoy ditu protagonista.

Robert Diggs FBIko agenteak bere karrera alde batera uzteko erabakia hartu du iraganean hildako bere emaztearen oroitzapenetatik ihes egiteko. Sofiako (Bulgaria) Gobernuko Kultura Ministerioan aditu lanetan dabilela, ezezagun bat Ameriketako Estatu Batuetako FBIren eta CIAren terrorista bilatuenak hiltzen ari dela ohartu eta haren bila joango da.

'La bala de un asesino' filma 22:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.