Itxi

telebista

Audientzia

268.000 ikus-entzulek bat egin zuten 'El Conquistador'ekin astelehenean

EITB

Denboraldian zehar, %16,7ko audientzia-zatia eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du realityak.

Asteleheneko 'El Conquistador del Caribe' saioak %16,1ko audientzia-zatia eta 268.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Abenturaren hamabosgarren atal honetan, Saioak eta Alexek La Kaxer kanporatu zuten dueluan, eta Ismak irabazi zuen bateratze faseko lehen immunitate jokoa.

Astelehen gauetan audientziaren aukera gustukoenen artean jarraitzen du 'El Conquistador del Caribe'k, eta denboraldian zehar datu oso onak lortu ditu: %16,7ko audientzia-zatia eta 328.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Trending Topic 'express'

Twiterren, #conquis15 etiketa,Trending Topic izan zen Estatu mailan, eta denboraldi honetan bigarren aldiz, saioa hasi eta ordu erdira lortu zuen TT zerrendan sartzea. Gainera, 'El Conquis' kontu ofizialak 90.000 inpresio lortu zituen.

Facebooken bidez, 40.000 lagun inguruk bat egin zuten 'Conquis'eko edukiekin, eta milaka erabiltzaileek kontsultatu zuten saioaren webgune berezia eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista