Itxi

telebista

22:30ean

Kukai taldearen 'Adiskideak' ikuskizuna, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Iñaki Salvador musikariak eta Oreka TX taldeak ere parte hartuko dute.

0:20
Kukai Dantza Konpainia

'Oholtzan' saioak Adiskideak ikuskizuna eskainiko du gaur gauean. Hamabosgarren urteurreneko ospakizun gisa, Kukaik dantza eta musika batzen dituen ikuskizuna prestatu zuen eta Kursaalen egindako emanaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Eszenatokian lagun dituen hainbat musikari eta talderekin egingo du topo Kukaik ikuskizun honetan: Oreka Tx, Iñaki Salvador, DZ, Piter Ansorena, Ereintza, Goizaldi eta Eskola dantza taldeak, besteak beste.

'Oholtzan' saioa gaur gauean, 22:30ean, izango da ikusgai asteazkenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Jarraian Oskara dokumentala izango dugu ikusgai. Lan honek Kukai Dantza Taldearen eta Marcos Morau/La Veronalen arteko elkarketa erakusten du. Bi unibertso koreografikoren eta sustrairik herrikoienaren eta adierazpen abangoardistenaren artean nabigatzen duen dantzari zuzenduriko bi begiraden arteko batasuna da.