Itxi

telebista

Aurrerapena (16. atala)

Gerra piztuko da Isma eta Vilarinen artean 'El Conquistador del Caribe'n

EiTB

Bestetik, Dennisek abentura utziko duela mehatxatuko du gaurko atalean.

Gerra berri bat piztuko da "El Conquistador del Caribe" saioan; gaurko atalean, Isma eta Vilarin mokoka ikusiko ditugu. Horrez gainera, Dennisek abentura utziko duela mehatxatuko du.

Ziatika arazoak ditu Dennisek, eta ezin omen du gehiago jasan. Oraingoan argi esango du abentura utzi nahi duela immunitate-jokoa egin aurretik. Erabaki horrek Carol ere kondenatuko luke; izan ere, zuzenean bidaliko luke, duelurako jokorik egin gabe. Zer erabaki hartuko du Dennisek?

Aste honetan, Enkantearen Jokoa egin beharko dute lehiakideek, eta bikoteka arituko dira. Hor sortuko dira talde berdeko hirukotearen lehen desadostasunak. Nola egingo dituzte bikoteak Aitorrek, Kemenek eta Aiskanderrek?

Jokoa lasterketa bat izango da: padura batean korrika egingo dute binaka lotuta, eta, ondoren, horma batean jarritako sare bat igo beharko dute. Horman gora egin aurretik, bikotekideak lotzen dituen soka moztu beharko dute. Oso garrantzitsua izango da ahalik eta posturik onenean bukatzea. Izan ere, lehenengoak immunitatea eta ondorengo enkantean egongo diren sarietako onena bereganatzeko aukera irabaziko du.

Proban gertatu denak ika-mika handi samarra piztuko du Isma eta Vilarinen artean. Gainerako lehiakideek liskar horren aurrean adi egon beharko dute batzarrean nor izendatuko duten erabakitzeko.

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai, 22:15 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.