Itxi

telebista

Hartu parte!

Nahi al duzu '¡Dale una vuelta!'ko zakua irabazi?

A.A. | EiTB

Maite Maestrek eta Jose Colladok bezala -25.000 euroko zakua irabazi zuten haiek- zuk ere irabazi dezakezu diru pixka bat. Gainera primeran pasako duzu!

Andoni Agirregomezkortak ETB2n aurkezten duen "¡Dale una vuelta!" lehiaketak dirua banatzen jarraitzen du egunero. Maite Maestrek eta Jose Colladok 25.0000 euroko zakua irabazi zuten. Zuk ere hala egin nahi baduzu, etorri zaitez lehiatzera.

Binaka hartu behar da parte lehiaketa berri honetan. Interes orokorreko galdera errazak erantzun behar izaten dituzte lehiakideek. Egunero 1.000 euro jartzen dira jokoan eta, inork eramaten ez baditu, zakua pilatzen joaten dira.

Lehiaketan parte hartzeko, bikotea bilatu beharko da lehendabizi. Ondoren, e-posta bat idatzi behar da daleunavuelta@eitb.eus helbidera bi lehiakideen datuak emanez. Horrez gainera, 943 011 670 telefono zenbakira ere deitu daiteke. Saioko lantaldea jarriko da harremanetan hautagaiekin.

¡Animatu eta hartu parte! Momentu ona pasatzeaz gainera, diru pixka bat irabazteko aukera izango duzu!