Itxi

telebista

'Gu ta Gutarrak'

'Gu ta Gutarrak' saioko protagonistak, gaur, Ibilaldian

A.E.|EiTB

Mungian ospatuko den Ikastolen jaian parte hartuko dute gutar ohiek eta edizio honetakoek, Julen Telleria aurkezleak, eta Irantzu, Amaia eta Txurru kuxkuxeroek.

Gaur, maiatzak 28, Mungian ospatuko den Ibilaldian parte hartuko dute 'Gu ta Gutarrak'eko protagonistek, aurretik Korrikan egin bezala. Erronken jokoan buru-belarri arituko dira gutar ohiak, edizio honetako gutarrak eta baita Julen Telleria aurkezlea, eta Irantzu, Amaia eta Txurru kuxkuxeroak ere. Azken hauek, epaile eta kapitain lanetan ibiliko dira eta gainontzeko gutarrak lehiakide moduan.

4. eta 3. guneko frogetan gutar ohiak izango dira protagonistak, besteak beste, Lorea Korta edo Ager Muruaga. 10:00etatik 12.00ak bitartean lehian arituko dira gutar ohiak, eta, baita Julen Telleria eta hiru kuxkuxeroak ere.

1. gunean jokatuko den finalean leku berezia edukiko dute fase honetako, '3X2 onenak'eko, lehiakideek. Euren txanda 13:00etan izango da.

Bestalde, 3. gunean karpa bat eta photokola jarriko dituzte, eta hura izango da 'Gu ta Gutarrak'eko txokoa. 12:00etatik aurrera lehiakide ohiak, Julen Telleria eta hiru kuxkuxeroak han egongo dira bertaratzen diren guztiekin argazkiak ateratzen eta autografoak sinatzen.