Itxi

telebista

ETB2n, 22:30ean

'Soldados de hielo' estreinatuko du 'La Noche De...' saioak gaur gauean

A.A. | EiTB

Akzioa eta suspensea dira nagusi Dominic Purcell eta Michael Ironside protagonista dituen ekoizpenean.

'La Noche De…' saioak akzioa eta suspensea nahasten dituen Soldados de hielo filma estreinatuko du gaur.Dominic Purcell eta Michael Ironside dira protagonista nagusiak. Purcell 'Prison Break' telesailean ikusi genuen, eta Ironside, berriz, 'Uve' telesailean. Film honetako istorioa Kanada iparraldean garatuko da. Zientzialari batek hiru hilotz aurkituko ditu, izoztuta. Errusiar jatorriko hiru gizonenak dira, eta genetikoki aldatuta daudela ohartuko da.

Astero legez, filma eman aurretik, zinema munduko hainbat kontu ekarriko dizkigu Felix Linaresek. Aste honetan urteak beteko dituen Morgan Freeman aktorearen bilobaren heriotzaz, emakumearen aurkako indarkeria erakusten duen film bati buruz eta duela 60 urte modu misteriotsuan hildako zinemagile bati buruz arituko da, hain justu.

'La Noche de… Soldados de hielo' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

strong>n.