Itxi

telebista

Bidaia gastronomikoak

Urduñan izango da, 20:00etan, 'Historias a Bocados' saioa

A.E.|EiTB

Ander Gonzalezek herriko bizilagunekin hitz egingo du bertako sukaldaritzaren iguruan.

'Historias a Bocados' saioa Urduñara hurbilduko da gaur. Garai batean Bizkaiko Erdi Aroko hiri bakarra izan zen Urduña, eta, egun, monumentu-multzo historikoa da. Bertan, Ander Gonzalezek herriko bizilagunekin hitz egingo du bertako sukaldaritzaren inguruan.

Jose Luis Tano, Jon Solaun eta Pedro Urruelaren kontuak entzungo ditu hasteko Ander Gonzalezek. Euskal Herriko sukalde lehiaketetan maiz parte hartzen duen talde hau lehen postuetan gelditzen da beti Bilbon izaten den txapelketan.

Makilak egiten aritzen den Javi Irabienekin ere kontu kontari ibiko da Gonzalez. Zur zati bat hartu eta makila ikusgarri bilakatzen duen Irabienekin solasean eta paseatzen ibiliko da.

Urduñan urtero habia egitera etortzen diren zikoinen historian ere erreparatuko dute igandeko saioan. Jose Maria Terrajas Torri-k duela 30 urte habi horiek egiten lagundu zuen.

Beste bisita batzuen artean, Ander Gonzalez oilo erruleak dituzten baserri batera joango da, Ainhoa Alavarekin egoteko.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.

g>