Itxi

telebista

Gaur, 20:30ean

EiTBk FesTVal 2017 jaialdiaren aurkezpenean parte hartuko du Madrilen

A.E. | EiTB

Gaur iluntzean egingo da ekitaldia, Puerta de América hotelean.

Aurtengo FesTVal jaialdiaren aurkezpena egingo da gaur iluntzean Madrilen, Puerta de América hotelean, 20:30ean hasita. Irailaren hasieran Gasteizen egiten den telebista jaialdiaren 9. edizioaren nondik norakoak emango ditu bertan Joseba Fiestras zuzendariak. 2017ko jaialdiaren kartela aurkeztu eta jaialdia zein egunetan egingo den ere aurreratuko dute.

Hauek ere izango dira ekitaldian: Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatua; eta Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia.

/strong>